Blog honekin bukatzeko momentua da, eta horretarako, azken begirada bat emango diegu gure sarrera guztiei. Blog hau hiru zatitan edo tailerretan banatu dezakegu, "nola ikasten dut", "Generoa eta IKT-ak", eta "Hiritartasun digitala".
Hasteko, "Nola ikasten dut" tailerran, galdera batzuei erantzun nituen, proiektua nola lantzeko pentsarazteko.
Ondoren, zenbait argazkien artean, Hodei Kaiolatutakoa aukeratu nuen beste hausnarketa bat egiteko.
Hurrengo pausua, konpetentzia digitalaren arabera ikastea zen, eta horretarako, bi bideotetatik ateratako informazioa erabiliz, teknografia bat egin genuen. Ondoren, beste teknografia bat egin nuen, lehen erantsundako galderak eta artikuluekin lotuta. Beste aldetik, kartografia bat ere egin genuen, eta horri buruzko hausnarketa bat. Beste post batean, kartografia hori azaltzen duen Qr kodea, eskegi nuen.
Bigarren tailerran, bi filma ikusi genituen, genero rolak hezkuntzan duten alde iluna ikusiz eta hausnartzen. Alde batetik, "la caza" filma ikusi genuen, non irakasle gizon baten arazoak ikus ditzakegu, eta beste aldetik, "Lawrence anyways" filman, emakumeak aurkitzen dituzten ostopoak aztertzeko aukera izan genuen.
Tailerrarekin bukatzeko, makey-makey tresna erabiliz, artefaktu bat egin genuen taldeka, non filmetan ikusitako rolak aztertzen genituen.
Azken tailerra, "Hiritartasun digitala", internetari konektatuta egoteari buruz doa, eta lau hausnarketaz osatuta dago. Lehenengoa, "conectados", Jordi Évole-n "Salvados" telesaioko episodio bati buruz doa, eta mugikorrarekiko adikzioa aztertzen du. Bigarrenean, "on eta off momentuak", nire buruari galdetzen diot ea noiz nagoen konektatuta. Hirugarrena, "la ilusión de una vida sin internet", mugikorrak, lanari buruzko, lanetik kanpo duten eraginari buruz, hitz egiten du. Azkenik, "PRIVACY" hausnarketan, pribatasunaren garrantziari buruz hitz egiten dugu.
Hau izan da guztia, espero dut informazio guzti hau zuen gustokoa izatea, eta eskerrik asko hemen egoteagatik ^^.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina