Nor naiz ni

2018(e)ko ekainaren 7(a), osteguna

On eta Off momentuak

Hiritartasun digitala tailerran, hurrengo pausua nire bizitzan ze momentuetan nago konektatua, edo "On", eta noiz nago "Off", edo sareetatik kanpo aztertzea da.

Hasteko, esan behar dut nit teknologiazale bat naizela. Makinak, ordeagailuak eta mugikorrak gustatzen zaizkit eta haiek erabiltzea ere. Hau dela eta, denbora asko pasatzen dut ordenagailuan, etxean nagoen denbora gehiena, egia esanda. Hala ere, askotan ez nago bereziki "konektatuta". Ordenagailua funtzio asko ditu, eta niretzat, adibidez, liburutegi bat izatea, haietako bat da. Irakurtzeak asko gustatzen zait, eta egunero zerbait iraurtzen nago, askotan mugikorrean ere. Hori dela eta, egoera hori On edo Off bada, ez nago seguru. Ez nago inorekin konektatua, liburu hori inprimatu dezaket, orduan, konektatuta nago? ez nago oso zihur.

Beste aldetik, beste momentuetan argi dago On nagoela. Sare sozialak erabiltzen ditut, bideojokoetara jolastea gustatzen zait, eta nire lagunekin ordenagailuaren bidez hitz eiten dut. Bai Twitter, Instagram edota beste sare sozialetan nabil, eta batzuetan gustatzen zait or barruan sortzen diren subkomunitateak. Lagun batzuk hor aurkitu ditut, eta pertsona berri askorekin hitz egin dut era horretan.

Hala ere, behar dudanean, "Off" egon ahal nahiz, eta ere guztatzen zait batzuetan guztia alde batera uztea eta erlaxatzea. Uda guztietan aste bat edo bi joaten nahiz mendira talde batekin, eta ez dugu mugikorra erabiltzen arazo bat ez badago. Gainera, nire lagunekin nagoenean, ez dut mugikorra ukitzen. Askotan, ez dut eta horretan pentsatzen, eta norbaitek ateratzen badu (zerbait bilatzeko ez bada, noski), zerbait esaten diogu.

Ondorioz, bi egoeratan nago, batzuetan "On", batzuetan "Off", baina batetik bestera arazorik gabe aldatu dezaket. 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina