Gaur, Jorde Évole-ren telesaioko, "Salvados", episodio bat ikusi ondoren, hausnarketa bat egingo dugu. Telesaio honetan, gure gizartearen arazo sozialak eta politikoei hitz egiten da, eta honetan, mugikorrei buruz hitz egingo dugu, eta haiekin daukagun adikzioa.
Bai, nahiz eta hitz gogorra izatea, adikzioari buruz hitz egiten ari gara. mugikorrak duela 10 urte agertu ziren, baina gure eguneko parte ezinbestekoa bihurtu dira, gehiegi aldi batzuetan. Jaikitzen garenean begiratzen dugun lehenengo gauza da askotan, eta egun guztia pantailari begira gaude.
Programa hasten denean, gazte batzuk ikus ditzakegu terapia egiten. Gazte hauek, sare sozialetatik atera nahi dira, batzuk haien gurasoen gomendioz, beste batzuk haiek nahi dutelako. Haietako asko, oso txarto sentitzen dira mugikorrarik gabe, eta berehala nahi dute sarera bueltatu, zer gertatu den jakitea.
Adikzio hau, adikzio bat delako, nomofobia izena du (mugikorrarik gabe egoteari beldurra izan), eta nahiz eta oraindik ofiziala ez izatea, profesional askok dagoeneko tratatzen dute arazo hau. Hurrengo elkarrizketan, mutil bat agertzen zen, eta berak kontatzen zuen, bere erantzunkizunak alde batera uzten zituela, mugikorrarekin egoteko.
Gero, Jordi Évole elkarrizketa batean esaten du berak ere adikzio pixka bat duela, eta bere lankideetako bat hitz egiten du egoera hori seriotzan har dezan Jordik. Arazo hau oso normalizatua dago, eta ikusten ez den zerbait larria da. Konturatu gabe, gure bizitza osoa sartu dugu plastikozko kutxa txikietan, eta batzuk ahastu dute hortik nola ateratzen garen.
Bukatzeko, nire iritzia emango dizuet. Mugikorrak tresna bat dira, koilara bat edo sare sozialak bezalakoa. Ondo erabiliz gero, gure bizitza errazagoa egin ahal dute, eta ez dira "per se", zerbait txarra. Gure arazoa, mundu erreala alde batera usten hasten garenean dago. Mugikorrak informazio ugari transmititzen dute, bai gugatik, mesuak bidaliz, bai besteengatik, sare sozialetan, internetan, etc. Hori dela eta, komunikazio bidea bihurtzen hari dira, eta kontaktua galtzen dugu gure ingurunearekin. Arazo hau, eskoletan landu behar dela uste dut, zeren nahiz eta arriskutzuak bihurtzen ari diren, gure bizitzaren parte bat dira dagoeneko, eta ezin dugu atzera joan.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina