Nor naiz ni

2018(e)ko ekainaren 7(a), osteguna

PRIVACY

Hiritartasun digitala bukatzeko, Gleen Greenwald-en TED talk baten hausnarketa bat egingo dugu, non pribatasunari buruz hitz egingo dugu, gai bat gero eta garrantzitsuagoa dena, batez ere, Facebook eta Estatu batuko gobernuak agerian jarri duten informazia kontuan hartzen badugu. Interneta, gaur egun, masa espioitza tresna bat da.

Gizartea, eta prozedura hauek bultzatzen dituzten pertsonek, mundua bi zatitan banatzen dute. Alde batetik, jende txarra dago, eta haiek pribatasuna nahi dute gauza txar horiek izkutatzeko. Beste aldetik, jende ona, ez du beldurra, zeren eta haiek ez dute ezer egiten eta ez zaie inporta norbaitek haien bizitzari buruz jakitea.

Pentsamendu hau, Glenn-en hitzetan, automespretxu hizugarria da. Guztiok daukagu informazioa zabaltzeko nahia, horregatik hitz egiten dugu eta sare sozialak erabiltzen ditugu. Baina aldi berean, pertsona guztiek daukagu zerbait izkutatzeko, zeren eta arauak apurtzea, gure naturan dago. Gure gizartea presio handia jartzen du guztiok era berberan portatzeko, eta normatik kanpo egoteko, gure pribatasuna erabiltzen dugu.

Greenwald esaten duenez, gizakiak animali sozial bat gara, eta gure gizartean daukagun arauak jarraitzen ditugu, besteek begiratzen ari direlako. Norbait begiratzen dagoela jakiten badugu, gure portaera aldatzen da, eta bere hitzetan, "mass media" bihurtu da adimenaren prisioa, egiten duguna guztiok jakingo dutela pentsatzean, gure portaera limitatzen dugu automatikoki.

Pribatasuna gaur egun ia ezineskoa da. Guk sareetan idazten dugun guztia, norbaiten idatzita geratzen da, eta informatiko batek erraz aurkitu ditzake mezu horiek. Gauza bera gertatzen da whatsapp, edo google-kin. Edozer bilatzean, edozer esatean, norbait, nahi badu, entzun dezake. Zuri buruz guztia ikasi ahal du zuk ezer jakin gabe, eta zure iitzia eskatu gabe. Gobernu eta tiranoen tresna onena bihurtu da. Gure eskuetan dago hori gelditzea, bai benetako pribatasuna eskatuz, bai arau sozialak aldatzen eta besteen alde "lotsagarriak" onartzen.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina