Gaur, Evgeny Morozov-en artikulu bat aztertuko dugu, Hiritartasun digitala tailerrari jarraituz.
Evgeny Morozov, hasten da Frantzian ezarri den lege bati buruz hitz egiten, "el derecho a desconectar" izendatu dutena. Lege honen arabera, langileek, ez dute mugikorrari begiratu behar lan mezuak erantzuteko lan egiteko orduetatik kanpo (nahi ez baduta, noski). Enpresa asko, era honetako arauak jartzen hasten ari dira, nahiz eta lege hau haien herrialdeetan ez egon. Baina, benetan deskonektatu dezakegu?
Lanetatik kanpo komunikazioa limitatzea oso zaila da, eta baliabide garrantzitsua da lanpusto askotan. Gure gizartea ohituta dago komunikazio instantaneora, eta ez zaigu gustatzen oztopoak aurkitzea. Adibide bat jartzeko, duela urte batzuk, nire ingelesa irakasleari, bere buruzagia mugikorra bat erostea eskatu zion, zeren eta ezineskoa zen berarekin kontaktuan egotea.
Morozov-ek, deskonektatzeko eskubidea zalantzan jartzen du, eta abstinentziarako eskubidearekin konparatzen du. Arazoa beste aldetik datorrela dio, eta sare sozialei buruz hitz egiten du. Tailer honetan adikzioari hitz egin dugu, eta ha beste adibide bat bezala ikus dezakegu.
Beste aldetik, lan txikietan eskubidea ezineskoa dela aipatzen du, zeren eta, adibidez, banatzaile bezala lan egiten baduzu, premiazko zerbait bidaltzeko prest egon behar zara, eta lanpostu txiki askoetan, gauza berbera gertatzen da, baliabide onegia da antolatzeko eta komunikatzeko.
Bukatzeko, nire iritzia partekatuko dut. Dagoeneko, ez gara inoiz deskonektatuta egongo. Sareak eta interneta, gure munduaren parte bat da, eta ezineskoa atzera eman. Hala ere, limiteak jarri behar ditugu, eta guztion artean lan egin behar dugu teknologiaren erabilera on bat egiten.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina