
Argazkilariaren irudi guztien artean, hodei hau kaiola batean sartuta nire arreta ere arrapatu du. Kaiolak metafora gogorrak izan daitezke, gehienetan limiteei buruz pentsatzen dugunean. Horregatik, nire ustez, gure gizarteari buruz hitz egiteko, egokiena da. Zer da gizartea, arau eta limiteak ez ezik? Egiten duguna besteoi nola eragiten die eta zer pentsatuko dute baldintzatzen ditu gure erabakiak. Eta askotan, era intrusibo eta desatsegina batean.
Gizarteak inposatzen dituen arauak, txikitatik ikasten dira, eta askotan, era izkutu, inkontziente batean. Adibidez, haur hezkuntzan ume bati etxe bat lauki bat eta triangelu batekin egiten dela aurkezten diegunean, haien irudimena pixkatzo bat limitatzen dugu. Eta horrela, gure gizartean aurkitzen ditugun estereotipo guztiek; umeak urdina, neskak arrosa, klasean isilik eta ezer esan gabe, tatoo bat makarren zerbait da.... eta abar.
Hodei hau, gure hezkuntza sisteman aurkitu ahal ditugun umeen irudimena, askatasuna... errepresentatzen du. Gure gizarten arauen eta estereotipoetan isolatua, ez bakarrik kaiola bezala, baizik eta barrera moduan ere, zeren destakatzen duen edonork, ez da gehienetan onartzen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina