Nor naiz ni

2018(e)ko apirilaren 15(a), igandea

Anyway, "Lawrence anyways"

Beste filma baten hausnarketa hasiko dugu. prest? beno, ba hasiko naiz. Film hau klasean lantzen ari garen topikoekin doa, konkretuki generoarekin. Zergatik? Ba Lawrence, genero aldaketa bat egin nahi duelako.

Lawrence literatura irakasle bat da, neska lagunarekin, hogeita hamar urte gutxienez, lana, bizitza muntatua. Baina duela denbora batetik hona, ez da zoriontsua izan, eta egun batean, azkenean bere neska lagunari azaltzen dio bere arazoa. Bera, emakume bat izan nahi du.

Momentu horretatik, iksten dugu Lawrence-n transformazioa, peluca eramaten, emakume arropa, makillajea... eta abar. Hasieran, guztia gutxi gora behera ongi doa, bere eskolako ikasleek ez dute ezer esaten, eta bizitza jarraitzen du. Baina oso azkar, jende hitz egiten hasten da, eta arazoak hasten dira. Feria erakuskizun bat bezala tratatzen diote eta bere neska laguna azkenean ezin du presioarekin eta bakarrik uzten dio. Agertzen dira borrokak, laguntzen dioten beste batzuk, arazo familiarrak... eta abar.

Lawrence-n egoera ez da hain arraroa, zeren eta aplikatu ahal dugu lgtb mundu guztira. Eta gure lanean, horrela diren ikasle edo lankide izanteko posibilitatea dugu. Momentu horretan nola erantsungo dugu? nola laguntzen diegu? bizitza osoan, isolatzen dieten gizarte batean biziko dira, eta gure lana, haiek bere buruarekin eroso aurkitzea da.

Orain, film hau aztertuko dugu Fueyo Gutiérrezen eta Fernández del Castroren (2012) irakurgaian oinarrituz, hainbat galderei erantzuten. 


  1. Emakumeak nabarmenak dira filman?

    Bai, emakumeak dira filma honen ardatza, eta ikasi dugun Betchdel testa soberan pasatzen du. Emakumeen egoerak eta gizarteak sortzen dituen zailtasunak, filmaren alde garrantsitzuena da.

  2. Emakume ezberdinak agertzen dira filman?

    Bai, era askotako emakumeak agertzen dira, gogorrak eta haien modura bizitzen direnak (Freud), egoera zailetan daudenak (Lawrence), eta gizartearen estereotipoarekin bat egin dutenak (Lawrencen ama).
  3. Rola naturalizatzen dituzten eszenak sahiesten dira?

    Oso filma artistikoa da, metafora asko erabiliz. Hala ere, argi geratzen da emakumeen rolaren kontra eta estereotipo guztien kontra doala.
  4. Emakumeek paper aktiboa da filman?

    Lehen esan dudan bezala, haiek dira filmaren ardatza. Haien borrokak eta pozak, haien egoerak dira film honen mamia.
  5. Garrantzia ematen zaio emakumeak genero-gatazkekin bizitzen duten borroka etengabeaz?

    Bai, eta era izugarrian. Heteropatriarkado batean bizitzen garela, indarkeria, eta era askotako oztopoak daude emakumeen bizitzetan, eta film honetan ia guztiak aurki ditzakegu.

Bibliografia:
Fueyo Gutiérrez, A., eta Fernández del Castro, J. I. (2012). Hacer visible lo cotidiano a través del      cine: la perspectiva de género en la Educación para el Desarrollo. Revista electrónica interuniversitaria de formación del profesorado, 15(2).

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina