Nor naiz ni

2018(e)ko apirilaren 15(a), igandea

"La Caza" filmaren hausnarketa txiki bat

La caza filmak, Lucas izeneko berrogeitapiku gizon bati buruz doa. Lucas, irakaslea da haur hezkuntza ikastetxe txiki batean, eta umeekin jolasten pasatzen du denbora gehiena. Bakarrik bizi du bere emaztearekin dibortziatu zenetik, txakur txiki batekin.

Arazoak hasten dira egun baten, bere lagun baten alabarekin. Erlazio hurbila zuen neskatoarekin, eta behin baino gehiago eraman du etxera, Clara (neska) galtzeko ohitura du eta.

Lukasen burukominak, Clara musu bat eman nahi dionean. Berak hori zerbait txarra dela azaltzean, Clarak haserretzen da eta gero, beste irakasle bati, Lucas, bere anaiari entzutako zerbait lizuna erakutsi diola esaten dio.

Horrela, zurrumurruak zabaltzen dira herritik eta kasualitate eta akats batzuk direla eta, guztiek Lucas pedofilo bat dela uzte dute. Hori, bere bizitza alde batetik bestera jartzen du, eta guztiok paria eta norbait nazkagarri bezala tratatzen dute, bere lagun bat izan ezik.

Filma hau oso gogorra da, baina askoz gehiago irakaslea izateko asmoa dugun pertsonentzan. Lucasi gertatu ziona, guri gertatzea ez da batere zaila. Eta gure bizitza pikutara bidali dezake. Hala ere, pixka bat dramatizatuta bezala zirudien. Azkenean, neska oso txiki bat da, eta herri guztia bera zerbait arraroa esateagatik, duela urte asko bere laguna izan den norbait isolatu eta baztertzen dute? proba gehiago egon behar direla espero dut.

Bukatzeko, film hau ikusten ari garen bitartean, Bechdel test-a egin dugu. Film bat test hau gainditzeko, hiru irizpide gainditu behar ditu:

Filmean gutxienez bi pertsonaia emakumezko ateratzen dira.
Pertsonaia horiek behin bederen elkarrekin hitz egiten dute.
Elkarrizketa horren gaia gizon bat ez den beste zerbait da.

Zoritzarrez, filman umakume ugari agertu arren, ez dut aurkitu eszena bat ere ez non hiru irizpideak lortzen direnean.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina