Nor naiz ni

2018(e)ko apirilaren 15(a), igandea

Artefaktoa

Makey-makey erabili dugu gizonen eta emakumeen arteko desberdintasun eta berdintasun batzuk erakusteko joku didaktiko bat egin dugu, non galdera batzuk erantzutea eskatzen dugu. Guztiak zientifikoki frogatuta daude, orduan, umeek ulertuko dute zein den genero bakoitzaren rola sozietatean. Baina hori ez da erakutsi nahi dieguna gure ikasleei, hau da, bideoan ikusitako frogatuta dago, ordea, gerta liteke ados ez egotea erantzunekin eta hori gertatzen bada normal ikusi behar dute, bakoitzak gure ezaugarriak ditugu eta onartu behar dira.

Ariketa honen helburua zein da? Galderen erantzuna jakitea sozietatea nola sailkatzen dituen emakumeak eta gizonak ikustea da, beste aldetik, erantzun bakoitzarekin hausnarketa egingo dugunez haien ideiak ordenatuko dituzte eta gai honetan haien ikuspuntua izango dute, beste klasekideen erantzunak errespetatu beharko dituzte, berdin da ondo edo gaizki erantzuten badute.  

Nahiz eta aktiboki berdintasuna bilatzea, ikusi ditugun filma eta artikuluetan, argi usten dute gure gizartearen alderdi iluna. Estereotipo asko daude gure ingurunean, eta erraza da nahi gabe haietan erortzea. Gauza horietatik alde egin behar dugu, zeren eta guk irakatsi behar diegu etorkizuneko umeei berdintasuna eta baloreak.

Anyway, "Lawrence anyways"

Beste filma baten hausnarketa hasiko dugu. prest? beno, ba hasiko naiz. Film hau klasean lantzen ari garen topikoekin doa, konkretuki generoarekin. Zergatik? Ba Lawrence, genero aldaketa bat egin nahi duelako.

Lawrence literatura irakasle bat da, neska lagunarekin, hogeita hamar urte gutxienez, lana, bizitza muntatua. Baina duela denbora batetik hona, ez da zoriontsua izan, eta egun batean, azkenean bere neska lagunari azaltzen dio bere arazoa. Bera, emakume bat izan nahi du.

Momentu horretatik, iksten dugu Lawrence-n transformazioa, peluca eramaten, emakume arropa, makillajea... eta abar. Hasieran, guztia gutxi gora behera ongi doa, bere eskolako ikasleek ez dute ezer esaten, eta bizitza jarraitzen du. Baina oso azkar, jende hitz egiten hasten da, eta arazoak hasten dira. Feria erakuskizun bat bezala tratatzen diote eta bere neska laguna azkenean ezin du presioarekin eta bakarrik uzten dio. Agertzen dira borrokak, laguntzen dioten beste batzuk, arazo familiarrak... eta abar.

Lawrence-n egoera ez da hain arraroa, zeren eta aplikatu ahal dugu lgtb mundu guztira. Eta gure lanean, horrela diren ikasle edo lankide izanteko posibilitatea dugu. Momentu horretan nola erantsungo dugu? nola laguntzen diegu? bizitza osoan, isolatzen dieten gizarte batean biziko dira, eta gure lana, haiek bere buruarekin eroso aurkitzea da.

Orain, film hau aztertuko dugu Fueyo Gutiérrezen eta Fernández del Castroren (2012) irakurgaian oinarrituz, hainbat galderei erantzuten. 


  1. Emakumeak nabarmenak dira filman?

    Bai, emakumeak dira filma honen ardatza, eta ikasi dugun Betchdel testa soberan pasatzen du. Emakumeen egoerak eta gizarteak sortzen dituen zailtasunak, filmaren alde garrantsitzuena da.

  2. Emakume ezberdinak agertzen dira filman?

    Bai, era askotako emakumeak agertzen dira, gogorrak eta haien modura bizitzen direnak (Freud), egoera zailetan daudenak (Lawrence), eta gizartearen estereotipoarekin bat egin dutenak (Lawrencen ama).
  3. Rola naturalizatzen dituzten eszenak sahiesten dira?

    Oso filma artistikoa da, metafora asko erabiliz. Hala ere, argi geratzen da emakumeen rolaren kontra eta estereotipo guztien kontra doala.
  4. Emakumeek paper aktiboa da filman?

    Lehen esan dudan bezala, haiek dira filmaren ardatza. Haien borrokak eta pozak, haien egoerak dira film honen mamia.
  5. Garrantzia ematen zaio emakumeak genero-gatazkekin bizitzen duten borroka etengabeaz?

    Bai, eta era izugarrian. Heteropatriarkado batean bizitzen garela, indarkeria, eta era askotako oztopoak daude emakumeen bizitzetan, eta film honetan ia guztiak aurki ditzakegu.

Bibliografia:
Fueyo Gutiérrez, A., eta Fernández del Castro, J. I. (2012). Hacer visible lo cotidiano a través del      cine: la perspectiva de género en la Educación para el Desarrollo. Revista electrónica interuniversitaria de formación del profesorado, 15(2).

"La Caza" filmaren hausnarketa txiki bat

La caza filmak, Lucas izeneko berrogeitapiku gizon bati buruz doa. Lucas, irakaslea da haur hezkuntza ikastetxe txiki batean, eta umeekin jolasten pasatzen du denbora gehiena. Bakarrik bizi du bere emaztearekin dibortziatu zenetik, txakur txiki batekin.

Arazoak hasten dira egun baten, bere lagun baten alabarekin. Erlazio hurbila zuen neskatoarekin, eta behin baino gehiago eraman du etxera, Clara (neska) galtzeko ohitura du eta.

Lukasen burukominak, Clara musu bat eman nahi dionean. Berak hori zerbait txarra dela azaltzean, Clarak haserretzen da eta gero, beste irakasle bati, Lucas, bere anaiari entzutako zerbait lizuna erakutsi diola esaten dio.

Horrela, zurrumurruak zabaltzen dira herritik eta kasualitate eta akats batzuk direla eta, guztiek Lucas pedofilo bat dela uzte dute. Hori, bere bizitza alde batetik bestera jartzen du, eta guztiok paria eta norbait nazkagarri bezala tratatzen dute, bere lagun bat izan ezik.

Filma hau oso gogorra da, baina askoz gehiago irakaslea izateko asmoa dugun pertsonentzan. Lucasi gertatu ziona, guri gertatzea ez da batere zaila. Eta gure bizitza pikutara bidali dezake. Hala ere, pixka bat dramatizatuta bezala zirudien. Azkenean, neska oso txiki bat da, eta herri guztia bera zerbait arraroa esateagatik, duela urte asko bere laguna izan den norbait isolatu eta baztertzen dute? proba gehiago egon behar direla espero dut.

Bukatzeko, film hau ikusten ari garen bitartean, Bechdel test-a egin dugu. Film bat test hau gainditzeko, hiru irizpide gainditu behar ditu:

Filmean gutxienez bi pertsonaia emakumezko ateratzen dira.
Pertsonaia horiek behin bederen elkarrekin hitz egiten dute.
Elkarrizketa horren gaia gizon bat ez den beste zerbait da.

Zoritzarrez, filman umakume ugari agertu arren, ez dut aurkitu eszena bat ere ez non hiru irizpideak lortzen direnean.

Kartografia

"Nola ikasten dugu?" galdera aztertzen jarraitzeko, kartografia bat egitea erabaki dugu. 

Kartografia






















Kartografia honetan, nire ikasketa prozesuko alde guztiak aztertzen saiatu nahiz. Hasteko, hezkuntza formalean, nire ikastola eta unibertsitatea daude. Bietan, nire jakinduri teoriko nagusia lortu dut, baina lehenean, bizitzeko beharrezko diren baseak ez ezik, nire pertsonalitatea sortzen hasi nintzen.

Beste alde batean, unibertsitatean zer egin nahi nuena aurkitu nuen. Ikasketa espezializatua gogorragoa zen alde batetik, baina gustoko zerbait zen ikastetxeko gai nagusiegiak eta ia inoiz ez erabiltzen diren gauzetatik alde.

Hezkuntza ez formalean, nire lagunak, eta familia alde garrantzitsuena izan dira. Bietatik ikasi dut pertsona bat izatea zer den eta baoreak, iritzia eta esperientzak eman dizkidate. Baloreei buruz hitz egiterakoan, kirolak eta nire eskaut taldea aipatu behar ditut. Bietan ikasi nuen besteekin lan egitera eta talde-lanaren garrantsia. Gainera, eskaut taldean aurkitu nuen nire irakaslea izateko pasioa.

Azkenik, baina hala ere oso garrantsitzua, irakurtzea asko guztatu zait txikitatik. Liburuak bata bestearen atzetik bukatzen ditut eta haien istorioetatik, pertsonaien bizitzetatik, asko ikasi dut.

Teknografia



Tailerra honen helburua, "nola ikasten dugu?" galderari erantzutea da. Horretarako, nik nire ezagutzak  non aurkitzen ditut pentsatuz, video motz hau egin dut zenbait argazkiekin. Haien artean, hezkuntza formalean (unibertsitatean, eskolan, eta habar) ezakutza gehienak eskuratu ditut, baina hezkuntza ez-formala (liburuak, interneta, nire lagunak...) garrantzitsuena iruditzen zait, nik pertsona bezala definitzen diren gauzak horrela ikasi ditudalako. 

Konpetentzia digitalak

Gaur egun, konpetentzia digitalari buruz gero eta gehiago hitz egiten da. Hori azaltzen dituzten bi bideo ikusiz gero, infografia bat egin dut zuek hobetu uler dezazuen kontzeptu hau..

Konpetentzia digitalak

Gaitasun digitala, pertsona bat informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna da. Gaitasun honek, gauza txiki askotan oinarritzeen da, orain ikusiko dugun bezala.


  • Gaitazun informazionala: Informazioa lortzeko gaitasuna. Hau ere barne hartzen du informazioarekin lantzea eta informazio egokia aukeratzea.
  • Konpetentzia teknologikoa: Tresna teknologikoak ulertzea eta haiekin lan egiteko gai izatea. (ordenagailuak, mugikorrak)
  • Alfabetatze multipleak: Interneta eta mundu digitala mezu era asko ditu, eta haiek ulertzea garrantzitsua da.
  • Konpetentzia kognitibo generikoa: Informazio iturri izugarri hau, badakigun ezaguerekin lotzeko gaitasuna da.
  • Hiritartasun digitala: Lehen esan dugun bezala, interneta eta teknologia, mundu bat osatzen dute, eta errealitatearen parte bat da, nahasten hari da gure bizitzetan. Mundu nahastuta honetan bizitzeko gaitasuna da hau.

Ideia Kaiolan

Gaur egun, hezkuntzan, ez da nahikoa klasean agertzen dena aztertzearekin. Pauso bat gehiago heman behar dugu eta ikuspuntu berriak bilatu. Horretarako, Chema Madozen irudi bati begiratuko dugu eta hausnarketa txiki bat egingo dugu.



Argazkilariaren irudi guztien artean, hodei hau kaiola batean sartuta nire arreta ere arrapatu du. Kaiolak metafora gogorrak izan daitezke, gehienetan limiteei buruz pentsatzen dugunean. Horregatik, nire ustez, gure gizarteari buruz hitz egiteko, egokiena da. Zer da gizartea, arau eta limiteak ez ezik? Egiten duguna besteoi nola eragiten die eta zer pentsatuko dute baldintzatzen ditu gure erabakiak. Eta askotan, era intrusibo eta desatsegina batean.

Gizarteak inposatzen dituen arauak, txikitatik ikasten dira, eta askotan, era izkutu, inkontziente batean. Adibidez, haur hezkuntzan ume bati etxe bat lauki bat eta triangelu batekin egiten dela aurkezten diegunean, haien irudimena pixkatzo bat limitatzen dugu. Eta horrela, gure gizartean aurkitzen ditugun estereotipo guztiek; umeak urdina, neskak arrosa, klasean isilik eta ezer esan gabe, tatoo bat makarren zerbait da.... eta abar.

Hodei hau, gure hezkuntza sisteman aurkitu ahal ditugun umeen irudimena, askatasuna... errepresentatzen du. Gure gizarten arauen eta estereotipoetan isolatua, ez bakarrik kaiola bezala, baizik eta barrera moduan ere, zeren destakatzen duen edonork, ez da gehienetan onartzen.